Foto Valentin

Nortzuk Gara?

Badira 60 urte gure aitona Valentinek denda zabaldu zuenetik, eta ordutik hona aldaketa izugarria jasan du argazkilaritzak. Gure formazio eta azpiegiturari esker punta-puntako zerbitzua eskaini diezaiekegu bezeroei, egungo beharrei guztiz egokitua. Bezeroekiko harreman hurbila eta lana modu egokian egiteko gogoa izango dira, ziurrenik, hasiera hartatik mantentzen ditugun ezaugarri nagusiak. Belaunaldi ezberdinetako bezeroek lagunarte edo familia giroko gure argazki-erreportaje eta DVDekin gozatzen dute.

Argazkilaritzako material bila, beraien argazkiak errebelatzera, edo besterik gabe beraien zalantzak argitu eta argazkilaritzaz solasean aritzeko jotzen dute gugana.

Gure bezeroak gugana itzultzen dira eta, gainera, bezero berriak ekartzen dizkigute.

Fideltasun hori zerbaitengatik izango da…